Choose your language
ITZULI
Itzultzaile automatikoaren garaia
Eleaniztuna, librea eta doakoa
Opentrad kode irekiko itzulpen automatikoko sistema bat da. Estatuko hizkuntza guztietarako diseinatu da, eta doan erabil daiteke.
Gaur egun, 20 hizkuntza bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egin daitezke. Horrela, aukeren artean daude ingelesa eta frantsesa, baita katalana, galegoa edo euskara ere. Helburua da itzulpen aukerak ahalik eta gehien zabaltzea.
Gainera, Opentrad bereziki diseinatuta dago erabiltzailearen beharretara egokitzeko, eta behar horien arabera konfiguratu ahal izateko. Ondorioz, edozein sistemarekin integratu daiteke.
Egun, milaka erabiltzailek erabiltzen dute Opentrad testuak, dokumentuak eta web-orriak itzultzeko. Beste batzuk, aldiz, enpresako web-orriak, web-orri pertsonalak, blogak eta abar ingelesera, frantsesera, katalanera edota galegora itzultzeko erabiltzen dute.
Pertsonalizagarria
Opentrad, bere diseinuari esker, egokitu eta pertsonalizatu egin daiteke: linguistikoki, erakunde bakoitzaren estilo-liburura egokitu baitaiteke; eta teknikoki, IP sareetan integratu, edo beste sistema batzuekin erabat integratu baitaiteke.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta imaxin|software enpresek balio erantsiko hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte, Opentrad egokitzeko eta integratzeko erabat bezeroaren beharretara.
Berriak
imaxin|software enpresak Opentrad ezarriko du A Coruñako diputazio probintzialean
23-02-2010
imaxin|software enpresak jaso du "A Coruñako diputazio probintzialean bi noranzkoko (galego - gaztelania; gaztelania - galego) itzulpen sistema ezartzea" lehiaketa publikoaren esleipena.
Horrela, A Coruñako Diputazioak galego-gaztelania hizkuntza parearen bi noranazkoko itzulpen sistema izango du departamentu guztietan. Sistema horrek lagunduko du testu motzak, hainbat formatuetako fitxategiak eta web orriak itzultzen.
Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri du martxan.
02-02-2010 Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak ItzulpenFlow (www.itzulpenflow.com) aplikazioa garatu du. Aplikazio hau itzulpen-zerbitzuei, itzulpengintzako mikroenpresei eta freelancei zuzenduta dago bereziki.
ItzulpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen duen aplikazioa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago bereziki, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek ere erabil dezaketen. ItzulpenFlow tresnaren bidez, lan-eskaera jasotzen denetik emaitza bidaltzen denera arteko ataza guztiak... berri osoa
Eleka enpresak Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua garatu du.
15-12-2009 Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean garatu da itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua.
Bost urte pasa dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin batera Opentrad kode irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen hasi zenetik (www.opentrad.com). Matxin gaztelania-euskararen bertsio hobetua Opentrad plataformaren parte da, eta bertan itzulpen automatikoko teknika ezberdinak erabili dira.
Koldo Mitxelena... berri osoa

